JAIZKIBEL KONPAINIAREN KUFIJA PALESTINARRAK AGORTU DIRA ALARDE EGUNERAKO

General
JAIZKIBEL KONPAINIAREN KUFIJA PALESTINARRAK AGORTU DIRA ALARDE EGUNERAKO

Jaizkibel konpainiak jakinarazi du agortu egin direla Alarde egunerako eskainitako kufija palestinar zapiak. Gernika-Palestina eta Etxara elkarteekin elkarlanean abuztuaren hasieran martxan jarritako salmenta-kanpainak harrera zabala izan du, eta eskuragarri zeuden zapi guztiak saldu dira.

Konpainiaren arabera, zapiak Zisjordaniako enpresa baten bidez eskuratu dira, eta salmentaren bidez bildutako dirua Gazara bideratuko da. Ekimenaren helburua elkartasun keinu sinbolikoa egitea da, eta konpainiako kideei kufija tradizionala eramateko gonbidapena luzatu zaie, ohiko zapiaz gain.

Zapia aurrez eskatu dutenek mezu elektroniko bat jaso dute, eta banaketa entseguen aurretik egingo da. Zapia jasotzeko, ordainketaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Zalantzak argitzeko, konpainiak helbidera idaztea gomendatu du.

Jaizkibel konpainiak ez du baztertzen entsegu egunerako eta Alarde egunerako zapi gehiago eskuragarri jartzea. Aldi berean, interesa duten herritarrak beste bideetatik kufija tradizionala lortzera animatu ditu, eta Palestinari laguntzeko beste ekimenak kontuan hartzea proposatu du.

Entseguen egutegia:

  • Irailaren 2a, 20:00etan – Olagarro elkartetik abiatuta

  • Irailaren 4a eta 5a, 20:00etan – Bitoriano Juaristi kaletik hasita

Noticias relacionadas