EUSKAL JIRA 2025, IRUNGO KARRIKAK TRADIZIOZ ETA PARTE HARTZEZ BETE DIRA

General
EUSKAL JIRA 2025, IRUNGO KARRIKAK TRADIZIOZ ETA PARTE HARTZEZ BETE DIRA

Irungo Udalak adibidez balorazio “oso positiboa” egin du Euskal Jiraren 45 edizioaz. Asteburuan zehar, hiriko kaleak jendez bete ziren, eta antolakuntzak egindako aldaketek —desfilearen ordutegiaren aurrerapena eta herri bazkariaren berreskurapena— harrera ona izan zuten. Guztira, bederatzi gurdik parte hartu zuten desfilean, eta 600 lagun bildu ziren herri bazkarian.

Udaleko Kulturako ordezkari Nuria Alzagak eskerrak eman dizkie elkarteei eta herritarrei egindako ekarpenagatik: “Haiei esker egin ahal izan da Irungo abuztuko ezinbesteko hitzorduetako bat. Gure helburua Euskal Jirak hazten jarraitzea zen, eta lortu dugu.”

Desfilea, dantza eta musika protagonista

Euskal Jiraren egitaraua ostiralean hasi zen familientzako jarduerekin, eta larunbatean hartu zuen indar handiena. Goizean desfilea izan zen, eta eguerdian herri bazkaria. Gurdien konboiak dantzariak, trikitilariak, txistulariak eta bertsolariak bildu zituen, eta ikusleek erantzun beroa eman zieten.

Santiagoko frontoian egindako bazkarian 600 lagun elkartu ziren. Alzagaren hitzetan“Garrantzitsua zen jaiaren parte-hartzaileak sustatzea, eta edizio honetan balio horiek agerian geratu dira."

Gazteek hartu dute lekukoa

Euskal Jiraren presidente Iñaki Olazabalek edizioa “azken urteetako hunkigarrienetako bat” bezala definitu du, eta gazteen parte-hartzea bereziki azpimarratu du:“Ilusio berezia egiten digu belaunaldi gazteenek gogo biziz bat egiten dutela ikusteak, horrela jaiaren erreleboa eta jarraipena ziurtatuz.”

Egitarau osatua eta giro bizia

Asteburu osoan zehar, programazio paraleloak jai giroa indartu zuen: artisauen azoka, haurrentzako jarduerak, kontzertuak, herri kirolak, dantzak eta kalejira. Igandean, Gipuzkoako Pentatloi Txapelketak borobildu zuen egitaraua. Xabat Olaizolak (26,10) eskuratu zuen garaipena, Beñat Telleria eta Ander Altunaren aurretik.

Irungo Udalak zorionak eman dizkie antolatzaileei, eta azpimarratu du Euskal Jira sendotu dela herritarren babesarekin.

Noticias relacionadas