REAL UNIONEKO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA JOKATUKO DUTE

Deportes
REAL UNIONEKO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA JOKATUKO DUTE

Ekainaren 25ean izango da, Stadium Galen, eta bertan Real Racing Clubak eta Pau FC-k parte hartuko dute

 Hurrengo ekainaren 25ean, Stadium Galen, Real Unioneko Beteranoek bosgarren. Irun Hiria Txapelketa jokatuko dute. Etxeko taldeaz gain, Real Racing Clubak eta Pau FC-k ere parte hartuko dute bertan.Goizeko 11:00etan hasiko da txapelketa, Real Union eta Pau taldeen arteko neurketarekin. 11:40ean, Real Racing eta Pau egongo dira aurrez aurre, eta azkenik, 12:20etan txuribeltzek Real Racingen aurka jokatuko dute partidua. Goiza eta txapelketa borobiltzeko, 13:00etan, sari-banaketa ospatuko da.Partiduez gain, zozketa bat ere egingo da eta txartelak euro batean salduko dira. Bertan lortutako dirua helburu solidario batera bideratuko dute.