HALGRIMSSOMNEK ERABAKI DU ARTALEKUN NORGEHIAGOKA BIDASOA AURREAN 28-30

Bidasoa Irunek ezin izan du GOG gainditu EHF European Leagueko Last 16ko joaneko partidan porrota jasota (28-30). Partida zirraragarri batean, Danimarkako taldea jaun eta jabe izan da markagailuan ia denbora guztian, baina Artalekuko pistan ikusitako jokoak kontrakoa adierazi du, hasieran zan ezik; izan ere, talde bisitariak hiru goleko errentak lortu ditu bederatzigarren minutua baino lehen (2-5 eta 3-6). Hortik aurrera, eta lehen zati osoan zehar, Irungo taldeak aldeak murriztu ditu eta lau minutu baino gutxiagoren faltan, Adrián Fernándezek 12-13 iritsiko zen markagailua berdindu du.
Berrekiteak antzeko bidetik jo du, baina talde horiak azkar indargabetu du Danimarkako egungo liderra eta B Multzoko txapelduna. Zazpi minutu eskasean, Julen Aginagaldek, Victor Rodriguezek eta Kauldi Odriozolak, birritan gola sartuz, 16nako berdinketara eraman dute taldea, partida berria irekiz. Bere estiloari leial baina jaurtiketan ohi baino arazo gehiagorekin, Bidasoa Irunek abantaila hartu ahal izan du, baina Danimarkako erantzunak etengabeak izan dira, 10 minuturen faltan hiru goleko errenta lortuz (22-25). Hala ere, Jacobo Cuétarak entrenatzen duen taldeak neurketari heldu dio eta, ondorioz, Gudmen jokatuko den kanporaketari, amaieran 28-30 bukatuta.
Bidasoa Irunen hurrengo norgehiagoka Logroñon jokatuko da (12: 00etan) Logroño La Riojaren aurka, eta Last 16aren itzulerakoa asteartean jokatuko da, 18:45ean.
Fitxa teknikoa
28- Bidasoa Irun (12+16). Sierra, Cavero (4), Zabala (1), Salinas (2), Tesoriere, Francisco da Silva, Rodríguez (3); Ledo (3), Ugarte, Furundarena (1), Odriozola (4), Aginagalde (3), Nieto, Mujika, García (2), Fernández (5).
30 - GOG (13+17). Hallgrimsson, Pytlick (1), Tollbring (11, 2 p.), Madsen, Kildelund (2), Zachariassen (3), Olsen (4); Dorgelo, Larsson (1), Jorgensen, Laerke (1), Bergendahl (7), Als, Vlastos, Clausen.
Partzialak. 2-2, 4-6, 8-9, 10-10, 10-11, 12-13; 13-15, 17-18, 20-21, 22-25, 25-27, 28-30.
Epaileak. Said Bounouara eta Khalid Sami. Bidasoa Irunen aldetik, Fernández, Cavero eta Rodríguez zigortu dituzte bi minutuz. GOGen aldetik, Pytlick, Bergendahl eta Zachariassen.
Bestelakorik. EHF European Leagueko Last 16ko joaneko neurketa Artalekun, 1.726 zaleren aurrean.
FOTO EDU AGREDA
